Sortuko dugun aldizkarian murgiltzen joateko, honako ariketa hauek burutuko ditugu:
1. Alderatu ALDIZKARIAK eta EGUNKARIAK honako irizpide hauen arabera:
- Aldikotasuna:
egunkari, astekari, hilekari...
- Formatua:
tamaina, luzera, koloreak...
- Gaiak:
gai jakin bati buruzkoak, gai desberdinak lantzen dituena...
- Generoak:
albistea, erreportajea, iritzi artikuluak, elkarrizketak...
- Lurralde
eremua: nazionala, lokala...
Bi argitalpen ereduen arteko erkaketa egiteko garrantzitsua
da bataren eta bestearen aldikotasuna, formatua, gaiak, generoak eta lurralde
eremua zein den zehaztea.
Galderen erantzunak talde handian eta denon artean egingo
dira.
2. Ariketa: egunkari baten lehenengo orrialdean agertzen
diren atalak zeintzuk diren zehaztu eta hauen funtzioa argitu:
Berria egunkariko bi azal ikusi eta aztertu ondoren, bertan
agertzen diren atalen izenak egunkariaren azaleko zein lekutan aurkitzen diren
zehaztu beharko dute ikasleek. Ariketaren helburua, beraz, egunkari-azalaren
atalak identifikatzea izango da. Horretarako, ikasleak binaka jarrita, gezi
bidez lotuko dituzte izenak eta atalak. Behin hori egin ondoren, atal
bakoitzaren funtzioa zein den adostuko dute, gero, talde handian iritziak
trukatu eta irakaslearen laguntzaz, ondorioak aterako dira.
3. Ariketa: egunkarietako azaletako albisteak identifikatu:
Egunkarietako azalaren atalak identifikatu ondoren, azaletan
zeintzuk albiste agertzen diren zehaztuko dute ikasleek. Talde handian egingo
dugu ariketa hau, irakasleak, albiste zerrenda arbelean idatziko du.