jueves, 15 de diciembre de 2016

ARIKETAK

Sortuko dugun aldizkarian murgiltzen joateko, honako ariketa hauek burutuko ditugu:


1. Alderatu ALDIZKARIAK eta EGUNKARIAK honako irizpide hauen arabera:

  • Aldikotasuna: egunkari, astekari, hilekari...
  • Formatua: tamaina, luzera, koloreak...
  • Gaiak: gai jakin bati buruzkoak, gai desberdinak lantzen dituena...
  • Generoak: albistea, erreportajea, iritzi artikuluak, elkarrizketak...
  • Lurralde eremua: nazionala, lokala...


Bi argitalpen ereduen arteko erkaketa egiteko garrantzitsua da bataren eta bestearen aldikotasuna, formatua, gaiak, generoak eta lurralde eremua zein den zehaztea.

Galderen erantzunak talde handian eta denon artean egingo dira.

Resultado de imagen de PENSAR




2. Ariketa: egunkari baten lehenengo orrialdean agertzen diren atalak zeintzuk diren zehaztu eta hauen funtzioa argitu:

Berria egunkariko bi azal ikusi eta aztertu ondoren, bertan agertzen diren atalen izenak egunkariaren azaleko zein lekutan aurkitzen diren zehaztu beharko dute ikasleek. Ariketaren helburua, beraz, egunkari-azalaren atalak identifikatzea izango da. Horretarako, ikasleak binaka jarrita, gezi bidez lotuko dituzte izenak eta atalak. Behin hori egin ondoren, atal bakoitzaren funtzioa zein den adostuko dute, gero, talde handian iritziak trukatu eta irakaslearen laguntzaz, ondorioak aterako dira.

Resultado de imagen de PENSAR




3. Ariketa: egunkarietako azaletako albisteak identifikatu:


Egunkarietako azalaren atalak identifikatu ondoren, azaletan zeintzuk albiste agertzen diren zehaztuko dute ikasleek. Talde handian egingo dugu ariketa hau, irakasleak, albiste zerrenda arbelean idatziko du.

Resultado de imagen de NOTICIAS



No hay comentarios:

Publicar un comentario